XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

BIGARREN OROBAT DIOT: Adin txikikoak ere badaudenez gero eta hori aginduzkoa denez gero, gaztiga diezaiola Ministraritza Fiskalari, horretarako kopia juntatzen delarik eta

EPAITEGIARI ESKATZEN DIOT: Eman dezala adostasuna.

Justizia da.

HIRUGARREN OROBAT DIOT: Ezen, auzi orotarako izanik juntatzen den ahalorde-eskrituraren kopia eta beste erabileretarako beharrezkoa denez, horregatik berriro EPAITEGIARI ERREGUTZEN DIOT:

Behin berorren beharrezko nota hartuz gero, erabaki dezala autoetan berorren desglosea eta alderdi honi itzultzea.

Berriro eskatzen dudan justizia da, ...(e)an

56. PROBIDENTZIA, DEMANDARI ERANTZUNEZ

LEHEN INSTANTZIAKO ...EPAITEGIA ...

PROBIDENTZI PROPOSAMENA ... IDAZKARI J/A.ak EGINA

...(e)ko hirian, ...(e)ko egunean

Aurkeztu diren aurreko idazkia eta dokumentuak batu bitez beren auziko autoekin eta kopiei eman bekie legezko bidea.

Agertutzat eta alderditzat ematen da eta denboran eta forman erantzundakotzat ere bai ARTURO URBIETA ARTOLA Prokuradore jn.aren demanda, zeina egin baitzuen AMALIA AROSTEGI MENDIZABAL and.aren ordezkaritzan, kreditaturik daukanez; horrekin ulertzen dira aurreranzko diligentziak Legean aurrikusitako moduan eta forman itzuli bekio autoetan testigatu ondoren ...

Erabaki honen kontra birjarpeneko errekurtsoa jar daiteke HIRU EGUNEKO epean, eta jarri ere idatziz egingo da Epaitegi honen aurrean.

Eta honela proposatzen eta izenpetzen da, fede ematen dut.

ADOS,

IDAZKARIAK